Arbolapetako zuhaitza 'berpiztu' zuten zapatuan Gaztegunekoek

Garaion Sorginguneko kideen laguntzarekin, sormena eta auzolana batuz, zenbait interbentzio artistiko egin dituzte joan den astean: berdintasunari buruzko giza-katea Almen ikastolan, arrazakeriaren aurkako artelan bat EPAko ikasleekin eta Arbolapetako "zuhaitz" berria, gazteguneko lagunekin.

Pasa den astean zuen bailaran ibili gara Auzolanartean ekintzak burutuz, natur-elementuez sortutako artelanen bidez gazteen ideiak plazaratzen.

Asteazkenean, azaroak 5,  Almeneko ikasleekin jolas-parke bat eta berdintasunaren giza-kate bat sortu genituen Almeneko ikastolan bertan.

Ostegunean, azaroak 6, Arrasateko EPAko ikasleekin Arrazakeriaren aurkako artelana burutu genuen. Ikasleek artelanaren bidez, naturaren aldeko jarrera (erreka garbiagoak, berdeguneak zaintzea,...) ere islatu nahi izan zuten. Arrain handiak, naturaren aldeko jarrera sinbolizatzen du eta arrain txikiek, pertsonak irudikatzen dituzte. Guztiok berdinak gara, nahiz eta jatorri ezberdinak izan!!!

Larunbatean, azaroak 8, berriz, Arrasateko erdiguneko gaztegunean burutu genuen ekintza. Hauxe da ekintza burutu ostean bertan parte hartu zuten gazteek prentsara bidaltzeko idatzitakoa: "HAZIZ BIZI!".

Erdiguneko gaztegunetik Auzolanartean ekintza egitea proposatu zaigu eta  12-13 urteko gazteok hartu dugu parte bertan.

Batzarrean ideia zaparrada egin ondoren, Arbolapetan arbola bat sortzea erabaki dugu. Horretarako natur elementuez baliatu gara (lastoa, adarrak, hostoak,… eta beste hainbat elementu).

Egin dugun arbola honekin, Arbolapetan arbola bat nahi dugula irudikatu dugu. Gu landaketan eta zaintzan laguntzeko prest egongo ginateke.

Garaioneko neskei esker, oso ondo pasatu dugu, arratsalde zoragarria izan da!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak