goiena.eus

Ekonomia zirkularra: moda edo errealitatea?

Erabiltzailearen aurpegia
Orain dela urte batzuk dena green, verde, berdea izan zen, berdeak saltzen zuen eta mugimendu, enpresa, logo guztiak gurdi hartara igo ziren. Berdeak naturaren erreferentzi modura ingurumenarekiko errespetua, zaintza lotura eginez guztiek bat egin zuten korrente harekin. Gaur egun beste lelo bat darabilte guztiek: ekonomia zirkularra. Orain arte ekonomi linealaren sistema ezarri eta aritu gara: gauzak ekoiztu, erabili eta bota, hondakin bilakatuz. Ekonomia zirkularrean berriz garrantzi handia ematen zaie baliabideei, murriztu, berrerabili, birziklatu eredua jarraitzen du, produktuei bizi berri bat eman behin eta berriz, balioa duen ezer ezin baita bota, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzen delako. Herriko konpostagile guztiok bai gaudela ingurumerarekin elkar lotuta eta ekonomia zirkularra errealitate egiten dugula, gure etxeetako janari hondakinak ondo sailkatuta, inongo energiarik ustiatu gabe (garraio, ura), konpostatzen dugunean eta bertatik lortutako ongarria berriz ere lurrari eskaintzen diogunean lehengaiak elikatzen jarraitzeko. Behin eta berriz etengabeko gurpila martxan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa