goiena.eus

EAJ-PNV Arantzazuko harrobiaren handitzearen aurka dago

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Azken egunotan jakin ahal izan dugunez  Arantzazuko harrobiaren handitzearen inguruan EAJ-PNVk duen iritzia manipulatu eta honen inguruko informazio faltsua helarazi zaie oñatiarrei.

Egoera honen aurrean Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak argi utzi nahi du gai honekiko duen jarrera: inola ere ez gaude ados Arantzazuko harrobiaren handitze proiektuarekin eta gainera, Udaletik aurkeztu diren alegazioekin bat egiten dugu.

Era berean, kritikoak izan gara udal gobernuaren jokatzeko eta Eusko Jaurlaritzarekin gaia lantzeko moduekin.  Zentzu honetan behin eta berriz azpimarratu dugu harrobiaren handitzearen inguruan sortu den zalaparta bideratzeko ez dela nahikoa Osoko Bilkuretan mozioak aurkeztea. Hau bezalako gai garrantzitsu bat Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin zuzenean eta etengabe landu eta kudeatu beharreko gai bat dela deritzogu, modu honetara, haien erabakimenean eragina izateko.

 

Erantzunak

Erantzuna | #1

bai bai bai... baña AHT-a egiteko harrobiak beharrezkoak dira.

Erantzuna | #2

bai bai bai... baña AHT-a egiteko harrobiak beharrezkoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa