Dorletako Ama TXEko txirrindulariek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2024ko mar. 11a, 10:10

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Oñatin ospatutako lasterketetan
emaitza onak lortu zituzten. Lasterketa aurretik botatako euri zaparradak ibilbidea arriskutsu
utzi zuen arren ez zen eroriko larririk gertatu.

Dorletako Ama TXEko gaztetxoenek 2 bira eman zizkioten herri barneko ibilbideari. Lasterketan Maddi Agirretxek, Ekain Garrok, Oihan Fernandezek, Markel Fernandezek, Manex Roak, Aiert Zurutuzak eta Markel Errastik parte hartu zuten. Txukun aritu ziren txirrindulari guztiak.

Alebin mailan Nile Agirretxek eta Aratz Aranak parte hartu zuten eta biek lortu zuten podiumera igotzea. Bi txirrindulariak denbora guztian lasterketa buruan ibili ondoren, nesken mailan Nilek lehen postua eskuratu zuen. Mutilen mailan berriz, Aratz bigarren helmugaratu zen.

Azkenik, infantil mailan zortzi txirrindularik parte hartu zuten: Izaro Ezpeletak, Ainhoa Plazak, Aimar Etxanizek, Oxel Isazelaiak, Oxel Kortabarriak, Aratz Larrañagak, Unai Oyonek eta Markel Diazek. Mutilen mailan, amaierako sprintean Markel Diaz gailendu zen eta Aratz Larrañagak hirugarren postua eskuratu zuen. Nesken mailan berriz, Ainhoa Plazak lehen postuan bakarrik helmugaratzea lortu zuen eta Izaro Ezpeletak bigarren postua eskuratu zuen.

Zorionak txirrindulari guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak