Bai mundu berria

Gatazka modu askotakua izan leike. Erramun Turutarenak esaten zeban bezela: "Gatazkak zizelkatzen gaitu". Eta zizelkatze horretan apurtzen ez baldin baga; garatu, eboluzionatu, aldatu egin geinke.

Baina zizelkatzia –gatazka– mingarrixa da. Zegatik gare pertsonok etenbarian trantze horretatik igarotzeko prest? Adituek dinue gure behar primario bat dala, gure sena. Esplorazio sena deritzon horrek ikastera, haztera, ikertzera… eruaten gaitu. Gatazka barik ez legoke eboluzinorik. Eta gatazkak txunditzen gaitu.

Ez dot gatazka bareko historixarik ezagutzen; eta gatazka bareko mundua bera gatazka bat izango litzake, Bai mundu berria eleberrixan Aldous Huxleyk erakutsi zeban bezela. Munduak hola dirau aurrera, golpez golpe, gatazkaz gatazka. Askapen, eskubide eta bestelako burrukak be, azken finian, aldatzeko moduak die. Gatazka berdinari batzuk guda deitzen dotze eta beste batzuk, iraultza. Hainbat giza eskubideren inguruko mobimenduak, Hong Kongeko protestak, Fridays for Future, autodeterminazino mobimenduak, bizitza-eredu alternatibuak… Golpez golpe, gatazkaz gatazka zizelkatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak