Konfiantza jarri duzue gugan, lantaldean, lana egiteko moduan, eta aurkeztu dizuegun herri-programan. Geure onena emateko borondatearekin, lana zintzo eta gogor egiteko intentzioarekin, gogoarekin eta ilusioarekin, eta esku artean dugun erronkaren jakitun erantzungo diogu eman diguzuen eginkizunari.
Herri-programa izango da datozen lau urteotako gure lan-tresna, gutxi gorabehera 60 lagunen artean osatutako lana. Kanpainan esan dugun moduan, ibilbidea markatzen du, baina ez da ezer itxia, herritarren ekarpenen bidez etengabe egokitu, osatu eta herritarren premien arabera eguneratuz joango den tresna delako. Helburua garbia: Antzuola bizi izateko gero eta toki hobea izan dadila denontzako.
Esandakoa, eskerrik asko, animo, lanera eta besarkada herritar guztiei.
----------
Beñardo Kortabarria
(EH Bilduren taldeko zinegotzien izenean)
Antzuola