Eskerrik asko Bergara!

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Gure Esku Dago 2015ko mai. 11a, 09:22
Kaixo Jostunok!

Zapatu honetan bizitakoa nekez ahaztuko dugu antolatzaileok, ederra izan zen benetan! Eta egun hau edertu zenuten guztioi eskerrak bidali nahi dizkizuegu ohar honen bitartez. Eskerrik asko bertan egon zineten bergarar guztiei! Buruhaundi, trikitilari, dantzari, bertsolari, txontxongilo, kantari, musikari, bolondres, balkoia eskaini diguzuenei....eta nola ez, baita balkoirik balkoi mugitu zineten guztioi ere. Geroz eta gehiago gara bide berdin honetara batu garenak, eta poztekoa da hori.

Hurrengo zita beraz, ekainaren 21an Donostian izango da, eta bitartean, ostegunero Irala kalean aurkituko gaituzue zuen bakarkako ekarpenak jaso zein kamisetak saltzen. Segi gaitzazue facebooken (GureEskuDago Bergara) eta twitterren! Laster arte, eta eskerrik asko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak