Euskaraldia agurtzeko, bertso-jira!

Euskaraldiaren amaiera girotzeko bertso-jira egongo da Bergarako kaleetan zehar

Euskaraldiari hasiera bikaina eman zioten Bergararrek Seminarixoan egindako ekitaldiarekin, eta ariketak irauten zuen bitartean ere ekintza desberdinak antolatu dira. Amaiera ezin zen gutxiago izan eta horretarako, bertso-jira batekin agurtuko dute Euskaraldia. 19:30ean San Martin Agirre plazan hasita, Ainhoa Agirreazaldegi eta Aner Peritzen konpainian pasatuko dituzte Bergarako kaleak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak