goiena.eus

Probisionala

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Duela ez asko ezagutu nuen X. Gaztea da, eta kazetaria. Miresten nuen ezagutu aurretik, eta estimatzen dut bere lana oraindik. Esperientziatik aholkatu zidan, intentzio onenez: ibil nendila kontuz sare sozialekin, eta iritzi artikuluekin, aritu behar izan duela bereak ezabatzeko eskean, "badakizu non egiten dudan lan" eta.

Komunikatzailea da Y; kazetari multimedia. Eguna erotuta ematen duen horietakoa. Erdi barrez, erdi serio esan dit parrandan, hobe dudala bertsolari moduan egin karrera, eta ekidin bere estutasunari dagokion soldata estua.

Janzkeraz neutroa izan dadila kazetari lanean ari denean. Irakasleak eman dio aholkua Z-ri, eta arrazoia eman dio berak. Asmo onez esan dio, lana txukunagoa izango dela sinetsita. Ez horregatik bakarrik. Bide zuzenean lerratzeak lan aukerak areagotuko dizkiola uste du irakasleak. 

Ostegun gaueko ordu txikitan harrapatu gintuen gu elkarrizketak. Eta han, komunikazioko sei ikasle hasiberri, autozentsuraren beharraz hizketan. Komunikatzaile profesional izan aurretik inkomunikatzaile probisional izatearen onurez.

Nahi genuen mundua aldatu. Eta orain, izango bagara, izango gara marka zuriko komunikatzaile prekario. Ahaztuta, zurikeriak gehiegi duela grisetik, eta neutroak ia dena botereari eustetik.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Itxura faltsuak, faltsuak dira gizartearen mekanismo engranaia...

Eta gaueko elkarrizketen harira...

...Gertatu hoi da...Mundua hobetzen, arazoak konpontzeko irtenbideak garbi ikusten diren egun hoien biharamunean, nekadura, idea optimista hoien higadura bihurtzen dela, mozkorraldietako utopiak, are eta utopikoago bilakatuz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa