"Udan ere zappinga"

Nahiz eta uda iritsi den Frantziako Tourra telebistan ikusi arte, uda ez dela heldu ematen du.

Badaude telebista saio batzuk udan bakarrik ikusten ditugunak eta gustura ikusten ditut, aizu. Udan gaudela gogorarazten didate eta.

Udak, normalean, umorea hobetzen du eta hori ere nabaritzen da telebistan. Umorea, festak, musika, magazine-ak, reality-ak eta, batez ere, lehiaketak ugariak izaten dira telebistako parrillan. Garai honetan, ez gara aspertuko lehiaketa berriekin. Lehiaketa berrien estreinuak iragartzen ari dira telebista kate guztietan, behintzat.

Joan den urtean arrakasta izan zuten saioak ere ez dira faltako. Berriz ere, inbidiaz ikusiko ditugu hondartzan biltzen diren familiak, lagunak eta koadrilak; eta beste batzuk bitartean etxean, lanera joateko prest. Baina aizu, uda garaia da, eta horrelako saioak existituko ez balira udari zerbait faltako litzaioke.

Bestalde, urtero bezala, kirola ere protagonista. Eta Euskal Herrian, futbolaz gain, estropadaz, pilotaz eta txirrindularitzaz gozatuko dugu. Zerbaitek funtzionatzen badu mantentzea hobe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak