Ezezagunen taldean, arraro

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Txintxurreta 2015ko mai. 9a, 00:00

Aste honetan Whatsapp talde baten sartu naute.

Talde horretako mezuak begiratzera joan, eta 2.653 mezu nituen irakurri gabe! Aitortzen dut dezente erabiltzen dudala Whatsapp, baina inoiz ez ditut horrenbeste mezu hain denbora laburrean jaso. Bergara, Antzuola, Zumaia, Elgoibar... herri horietako eta gehiagotako 48 gaztetxoz osatutako taldea zen.

Aurkezpenak egiteko Instagrameko eta Snapchateko euren izenak jartzen zituzten, eta ondoren, hauxe idatzi: "Instan nahi diazu segi?". Eurek Instagramera igotako argazkien lotura ugari ere bazeuden, lagunen atsegiteak lortzeko. Arraro sentitu eta taldea utzi dut. Ezagunen taldeetan bai, baina ezezagunenetan?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak