Jaietan ez utzi plazak hutsik

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Txintxurreta 2014ko mai. 9a, 00:00
Asteburu honetan ospatuko dira Oñatiko San Migel Txiki jaiak.

Horrek zer esan nahi duen? Irailean ospatzen ditugun San Migel jaiak pasa arte, behintzat, herrian ez dela festa girorik faltako.

Baina ez bakarrik Oñatin, inguruko herri eta auzoetan ere badihardute festak ospatzen. Hori nabaritzen da baita jaietan abeslari moduan edota musika jartzen ibiltzen garenon artean; dagoeneko asteburuetako agenda bete-beteta daukat! Hala ere, esan behar dut tristea dela plazak hutsik ikustea.

Nire gomendioa: ez utzi plazak hutsik taldeak euren erromeriak edo kontzertuak ematen ari direnean edo DJa lanean dabilenean, animatu eta dantzatu zuek ere plazetan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak