Birziklapena bai Debagoienean, zabortegi kutsakorrik ez

Erabiltzailearen aurpegia Alain Solupe Garcia 2016ko ots. 12a, 00:00

Hainbeste iskanbila zaborraren inguruan eta orain, gauzarik normalena balitz bezala, zabortegi bat inposatu nahi digute, besterik gabe.

Soilik ahalegintxo txiki bat eginda, konturatu gara debagoiendar guztiok ohitura kontua dela hondakinak etxean ondo kudeatzearena, ez beste ezer. Utz ditzagun albo batera ika-mika politikoak eta zentzuzko erabakiak har ditzagun, beti herritarra eta ingurumena arazoaren ardatz hartuz.

Eta horixe da eskatzen dudana, sentido común delakoa gailendu dadila eta Debagoienean zabortegi kutsakor bat inposatzearen ideia albo batera baztertu dezatela. Baina ez hori bakarrik: ahaztu dezatela errauskailua ere behingoz! Inork ez duela nahi bere etxearen ondoan, inork ez. Gipuzkoar guztiok hondakinak Debagoienak biltzen dituen moduan bilduz gero –sistema desberdinen bidez– oso datu interesgarriak lortuko lirateke eta bilketa selektibo maila %80koa izatea lortuko lukete. Eta hori oso egingarria da, borondate politikoa besterik ez da behar; a, eta ezkutuko interesik ere ez egotea               –ekonomikoak batzuen poltsikotarako–. Gauzatuz gero bilketa efektibo bat, kutsakorrak diren errauskailu eta zabortegirik ez genuke beharko.

Debagoieneko Mankomunitateak du azken hitza zabortegiaren baimenean; beraz, eurengana zuzentzen naiz eskatuz herritarrengan eta ingurumenarengan arreta gehiago jarri eta kontuan har dezaten herritarrek etxeetan hondakinak ez nahasten egindako ahalegina.

----------

Alain Solupe Garcia

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak