Arrasateko PSE-EE egindako kudeaketaren berri ematen ari da aldizkari baten bidez

Tokiko PSE-EEren elkarteak bukatzear dagoen 2019-2023 legealdiaren balorazio-azterketa egin du eta Arrasateko etxeetako buzoietan banatzen ari den aldizkari batean argitaratu du. Talde munizipal sozialistak udalean egindako kudeaketa islatzen duen gardentasunezko egintza da. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako 9.500 ale dira, non PSE-EEk gobernuko taldearen kide gisa gauzatutako hainbat ekintza eta ekimen biltzen diren.

Aritz Muruaren, Arrasateko udaleko bozeramaile sozialistaren iritziz, PSE-EEk azken lau urte hauetan izandako konpromisoa "herritarren ongizatea hobetzea, eskubideak sendotzea eta gazteei eskainitako zerbitzuak hobetzea" izan da. Gainera, azaldu du sozialistek hala eskatuta ez direla udaleko tasak eta inpostuak igo. Eta neurri hori murrizketarik gabe egin da udalak eskaintzen dituen zerbitzuak mantenduta, esan du pozik. "Udalbatzak egin beharreko esfortzua da herritarren presio fiskala handitu gabe zerbitzuez gozatzen jarrai dezaten", azpimarratu du.

Aldizkarian asko nabarmentzen da, Iñaki Arriola sozialistak zuzenduta, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak Santa Teresan sustatuko duen proiektua. Arrasateko auzo hori osorik berrurbanizatuko da eta honako hau sustatuko du: 100 etxebizitza errekuperatzea, energia-eraginkortasuna hobetzeko fatxadak eta leihoak birgaitzea, eraikinen irisgarritasuna hobetzeko igogailuak jartzea. Santa Teresa auzoa "goitik behera aldatuko" du proiektuak eta Arrasateko sozialistei esker "gauzatuko da".

Halaber, aitortu du talde sozialistak udalerrian enplegua bultzatzeko konpromisoa izan duela, "kalitatezko enplegua", baita tokiko eta eskualdeko enplegu-planen bidez lan-munduan txertatzea sustatzekoa ere. Muruak esan du horren emaitza izan dela udalak guztira 18 pertsona kontratatzea. Horietatik 8 adinekoen laguntzaile edo kaleko laguntzaile gisa bost hilabeteko kontratu batekin hartu dituzte, eta DSBE jasotzen zuten beste 10 pertsonak lorezaintza-lanak eta mendien garbiketa-lanak egiteko formakuntza-kontratu bat sinatu dute.

Bestalde, Obra, Zerbitzu eta Mantentze zinegotzi Víctor Fuentesen lanaren garrantzia azpimarratu du, izan ere bere kudeaketak Arrasaten izan duen eragina "oso onuragarria" izan da. Saileko proiektu nabarmenena luminariak aldatu Led teknologiakoak jartzea izan da, duela sei urte egiten ari da aldaketa hori eta Arrasaten energia aurreztea ahalbideratu du. Inguruko beste udalerri batzuk kostuak murrizteko farolak gauez itzaltzen ari diren bitartean, Arrasaten ez da "gizarte-eragin eztabaidaezina" duen neurri hori hartuko, hiritarren segurtasunean eragin zuzena baitu. Gainera, nabarmendu duenez, Gipuzkoako diputatu nagusiorde José Ignacio Asensio buru duen Ingurumen Sailaren lankidetzari esker, udalerrian kontsumitzen den energiaren % 100 sortzeko xedea duten eguzki-baratzeak sortu dira.

Azkenik, Yoana Sánchez zinegotzi sozialista Berdintasun Sailaren zuzendaritzan egiten ari den lanari buruz hitz egin du. Zinegotzia tokiko hainbat eragilerekin elkarlanean indarkeria matxistari aurre egiteko II. Tokiko Plan Integrala eta indarkeria matxistaren biktimen arreta eta babesa hobetzeko beste neurri batzuk bultzatzeko lanean aritu da. Horrela, detekzio goiztiarra eta prebentzioa erraztu da eta langileentzako prestakuntza espezializatua bultzatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak