Arizmendi ikastolak gizarte ekonomiari buruzko Europako konferentzian parte hartu du

Aste honetan Donostiako Kursaalen egin den Gizarte Ekonomiari buruzko Europako konferentzian parte hartu du Arizmendi Ikastolak. Ihabar Nalda, Irantzu Souto eta Elena Kortabarria ikasleek, Miriam Talavera irakasleak eta Mireia Muruamendiaraz zuzendariak ordezkatu dute Ikastola.

Arizmendiko hezkuntza ereduak gizarte ekonomiari egiten dion ekarpenari buruz jardun dute ikasleek, eta 3 PROIren adibideak eman dituzte, hauetako bakoitzak gizarteari egiten dioen ekarpenean fokua jarriz.

Ekitaldia astelehenean egin zen, Kursaaleko areto nagusian, eta “Gazteak eta Ekonomia Soziala” tailerraren baitan izan zen Arizmendi Ikastolako ikasleek azaldu zutena. Pertsona ugari hurbildu zitzaizkien Ikastolak egiten duen lana eta gizarteari egiten dion ekarpena balioan jartzera. Ikasleen hitzetan "esperientzia guztiz aberasgarria izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak