goiena.eus

Mendimetroak ekimenarekin bat egin dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Kilometroak 2017 barruan, Mendimetroak ekimena antolatu zuen Txantxiku ikastolak pasa den igandean. Arizmendi ikastolak, 2005ean geuk antolatutako Kilometroetan burututako ibilbidea egin genuen lagunartean (Basabeazpi – Urkulu – Arientza – Boliña – Basabeazpi). "Zu intzirika, ni irrintzika, euskaraz gatoz Lekaixoka… Ni xuxurlaka, zu deiadarka, euskaraz gatoz Lekaixoka!"

Gipuzkoako ikastolok osatzen dugun komunitatea sendotzeko helburuarekin, lehiarik gabeko mendizaletasuna sustatzeko irteera izan zen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa