Goizean goiz Basabeazpin elkartuko gara eta, jaiari hasiera eman ondoren herriko txoko desberdinak bisitatuko dittugu munduko altxor desberdinen bila. Kalejira, talo tailerra, buruhandiak, dantzak, euskal herriko doinu ezagunenekin euskal karaokea, eta bukatzeko nola ez, ikastolako haur eta heldu guztien lagun den Argitxoren bisita izango dugu. 3, 2, 1, 0 Hasi da jaia! Gora udaberria!