Arizmendiko senior neskak

Arizmendiko senior neskak banakako berdinketarekin hasi dute igoera fasea. Oreretako Tourineko neskak izan zituzten aurkari.

Oreretan ekin diote asteburu honetan aurtengo igoera faseari Arizmendiko senior taldeko neskek. Partidua goitik behera menperatzen zebiltzan arren, defentsako huts baten ondorioz Tourineko neskak aurreratu ziren lehenengo zatia amaitzeko minutu eskasa falta zenean. Bigarren zatian Arizmendikoak asko arriskatuz, eta partidua amaitzeko 10 minutu falta zirela, gola egitea lortu zuten. Markagailua ez zen mugitu epailearen bukaerako txistua entzun arte. Beraz, bukaeran bana amaitu zuten partidua. Otsailaren 15ean, larunbata, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian Allerru izango dute aurkari neskek. Jarraitzaile denen animoak beharko dituzte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak