Txoko feministako larunbateko lan saioa atzeratzen da

Erabiltzailearen aurpegia Aretxabaleta Berdintasuna 2024ko mar. 21a, 10:46

Azken orduko arazo baten ondorioz larunbat honetako saioa bertan behera geratzen da.

Lan saioa egunez aldatzen da, apirilaren 13an egingo dugularik, 09:00etan Arkupe kultur etxean. Betiko lez, 13:00etan amaituko da saioa.

Saio horretan landuko diren gaiak honakoak izango dira:

  1. Lehen saioaren errepasoa: prozesuaren bermeak, Txokoaren helburuak eta espektatibak.
  2. Txokoaren helburuetara iristeko jarduerak, espazioaren erabilera eta erabiltzaileak.
  3. Txokoari bisita gidatua.

Apirilaren 13an ikusiko dugu elkar!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak