Eskerrik asko!

Aurreko larunbatean, Soraluze eta Bergara artean, hamalaugarren aldiz, Antxintxika lasterketa antolatzea lortu zen. Urtero, Antxintxika triatloi taldeak duen erronketako bat da honako hau.

Taldetik eskerrak eman nahi genizkizueke horrelako proba herrikoia antolatzea posible egin duzuen guztiei: herriko dendari, jatetxe eta hainbat enpresari. Nola ez, herriko eta bailarako beste kirol talde batzuei – Mondraitz, Hanka Labanka eta Aspace–, eta beste hainbat boluntariori. Aurtengoa erronka handia izan da Antxintxikarentzat. Kontuan izanik orokorrean lasterketek izan duten beherakada jende kopuruari dagokionez eta tartean ere zubia genuela. Antxintxika lasterketak ondo eutsi dio jaitsiera horri, eta parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko! Herrietako lasterketak gutxitzen ari dira eta mantentzen direnak lan izugarria egiten ari dira urtero lasterketa herrian edukitzeko; hau da, gure herrietan ere korrika egiteko aukera eduki ahal izateko eta herrietan bizitza mantentzeko. Herrietan parte hartzeko aukera hauek ez baditugu aprobetxatzen, laster desagertuko dira. Hau lortzearen lana denon esku dago: kirol taldeak, udala, mugimendu sozialak, komertzioak, instituzioak, eta abar. Eskerrik asko aurten ere Antxintxika lasterketa aurrera ateratzea posible egin duzuen guztioi eta ea datorren urtean ere elkar ikusteko aukera daukagun.

----------

Aitor Rementeria

Antxintxika Debagoiena triatloi taldea

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak