Martitzena da. Tren bat hondatu da Donostiarako noranzkoan. Martutenen gaude, ez aurrera eta ez atzera. Hamar minutu igaro gabe daudela ere hasi dira lehen kexuak. Hasi dira lehen presak. Hasi dira lehen aieneak. Hasi dira inongo errurik ez duten bertako langileenganako irainak. Listo, aztoratu da giroa. Akabo.

Ez gero eta ez han. Orain eta hemen. Erritmo bizien garaian bizi gara.

Erritmo bizien, azkarren aroan bizi gara eta haren esklabo gara. Ahaztu dugu zer den pazientzia edukitzea. Ahaztu dugu zer den itxarotea. Ahaztu dugu zein den norbere gorputzaren bizi erritmoa errespetatzea. Orain eta hemen egon nahi dugu.

Jakin nahiko nuke ea nolakoa litzatekeen gorputzen erritmoa onartuko lukeen bizi eredua. Nolakoa litzatekeen hura babesten duen gizarte egitura. Nolakoa litzatekeen gorputza eta bizitza erdigunean jartzen dituen eredua. Jakin nahiko nuke. Baina ez dakit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak