Argitxu Perosterena: "XXI. mendeko euskara?"

Euskara nondik dator? Zenbat urte ditu? Non sortu zen?...

Galdera horiek guztiak erantzuteko teoria asko daude, eta, egia esan, momentu honetan erantzunei ez diet garrantzi handirik ematen. Garrantzi handiagoa ematen diot gaur egun euskara kalean edukitzeari: EITB, Berria, herrietako irratiak, aldizkariak, hedabideak...

Zenbat esfortzu, zenbat lan kosta zaigun hona iristea! Gogoratzen dut orain dela 35 bat urte gurasoek Ikastolako Taberna jartzen zutela Oñatin. Han ibiltzen ginen seme-alabok laguntzen, mahaiak jarri, ura eraman, ogia erosi... Zenbat oroitzapen.
Eta hura guztia zertarako? Gure hizkuntzarekin hitz egiteko aukera izateko, abesteko, idazteko, inork trabarik jarri gabe, inork zapaldu gabe, ikastolak sortu eta bertan hau guztia ikasi ahal izateko. Eta baita ikasi ere: zuka, hika neskari hitz egiten diozunean, hika mutilari hitz egiten diozunean... Hura zen ilusioa eta poza.

Baina gaur triste nago, oso triste. Gure euskara aldatzen ari da, gaixo dago. Nork ez du honelakorik entzun kalean: "Al da iñ", ,"Jauzi in leike zara", "Juan leike gara", "Erosi leike da?".

Eta nire buruari zera galdetzen diot, behin eta berriz: "XXI. mendeko euskara ote?". "Erdara batua ote?".

Nik nahiago dut XX. mendeko euskara osasuntsua. Eta zuk, ze nahiago duzu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak