"Informazioaren informazioari erreparatuz"

Egun gutxitan izaten dut aukera afal aurretik...

... telebista aurrean jartzeko, baina aurrekoan hala egin nuen. ETB2 katean Euskadi Directo saioa emititzen ari ziren.

Hasiera batean arraroa iruditu zitzaidan saioa 21:00etako albistegiaren aurretikjartzea. EITBren webgunean begiratu nuen, eta hara non ere, albistegi izenarekin izendatzen duten Euskadi Directo. Gero pentsatu nuen, perspektiba interesgarria eskaintzen dutela bi "albistegiek" bata bestearen ondoren: informazio txikia lehenengo eta handia ondoren. 

Saio bakoitzak ematen digun informazioari erreparatu nion, eta zalantzan jarri nuen ea noren beharrei erantzuten dioten Euskadi Directo-n kontatzen diren pertsona ezezagunen bizipenek: balio informatiborik ba al dute albiste horiek? Herri mailako hedabideek egingo balute, akaso izango al lukete zentzurik? Ez ote al gara ari informatuta egotearen definizio okerra eraikitzen?

Zalantzak eta galderak… besterik ez dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak