Musikala, idazteko zaletasuna berpizten

Memoria daukadanetik ezagutu ditut musikal antzeztuak Bergaran. Gogoan dauzkat umetan, Miserableak-erako azken entsegu orokorren hurrengo goizetan, ikaskide batzuk makillajea guztiz kendu gabe agertu ziren egunak. Harrezkero beste hainbat musikal egin dira, eta gehienak ikusi ditut. 

Memoria daukadanetik ezagutu ditut nire eskuak ipuinak idazten. Gogoan dauzkat txikitako piratei buruzkoak nahiz nagusiagotako kontu politikoei buruzkoak. Zoritxarrez, denboraldi bat pasa dut idazteko gogorik gabe, irudimenik gabe. Zorionez, Bergaran egin den azken musikala ikusi dut: Bretxa. Zalantzarik gabe, Miserableak-ekin batera, nire gogokoena. Zerbait mugitu zidan barrenean. Idazteko gogoa, irudimena, guztia itzuli zidan. Kulturak kultura nahia berpiztu du. Betiko ikaskide izandakoa eta bere gurasoak, beste askoren artean, eszenan horren lan ona egiten ikusteak idazteko zaletasuna esnatu dit. Eta nola eskertu?

Gutxienez, zutabe hau zuentzat izan dadila. Eskerrik asko, bihotzez, herria kulturan sakon murgiltzeagatik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak