Euskal erreferenteak

Sarri esan ohi da euskal gazteek erreferente egokiak behar dituztela; izan ere, influencerrak eta futbolariak jarraitzen dituzte, gehienbat, eta euskarak ez ditu esparru horiek bereganatu.

Hala ere, gure herriak erreferente egokiak –eta ezagunak− ere baditu; adibidez, Joxe Mari Agirretxe Porrotx nahiz Itziar Ituño. Lehenengoak Euskal Herrian duen fama gainerakoei laguntzeko aprobetxatzen du; esaterako, gaixotasunak dituzten haurrei. Gainera, euskararen alde hainbat gauza egiten ditu, eskolatik kanpo euskararik entzuten ez duten umeei euskarazko inputa emateaz gain. Bigarrenak ere hainbat balio transmititu izan ditu; euskara, besteak beste. Hala, helduaroan euskaldundu eta euskararentzat oztopatzailea den testuinguru batekoa izan arren, sare sozialetan euskaraz idazten du beti, euskarari ikusgarritasuna emanez.

Aipatutako biak adibideak baino ez dira. Beste hainbat aktore, idazle, bertsolari nahiz musikari antzeko erreferenteak izan daitezke. Beraz, oso eredu egokiak ditugu Euskal Herrian, euskararekiko proaktiboak izateaz gain, beste hainbat balio ere zabaltzen dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak