Oporraldiaren inbidia

Mallorca, Eivissa, Formentera… Zenbat argazki liluragarri ikus daitezkeen egunotan sare sozialetan. Zenbat txoko ezagutu ditudan, ni bertan inoiz ez egon arren.

Nire bizilekua balitz bezala sartu ditut buruan irudi lasaigarri horiek. Beroa, itsasoaren mugimenduaren hots leuna… lasaitasuna. Hurrengo argazkia ez da, ordea, kanpoko paradisu horietako batean ateratakoa, ez, hau Euskal Herrikoa da: Lizarrakoa. Brigade Loco herrikideek kontzertua eman dute bertan eta herritik 130 pertsona joan omen dira bertara, kontzertuaz gozatzera. Musika, giro ona, alaitasuna, dibertsioa. Noiztik ez ote naiz joan ni kontzertu batera?

Pentsatzen gelditu naiz, inbidiak jota. Ikusitako argazkiek inbidia sortu didate plan ezin hobeak direlako ala oporrak, jaiegunak, behar ditudalako? Beroak eragindako insomnioak, ikasketek eta lanak eragindako nekea albo batera uztearen ezina ote inbidia sorrarazlea? Tira, guztiak uda aprobetxatzen ari direla ikusteaz pozteko eta inbidia alde batera uzteko ordua da, jantokia itxita dagoen fakultatera joan behar naiz eta, azkenaldian hutsik dagoen eraikinean lan egitera, lankide batekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak