Kaixo, gazte! (Edo ez hain gazte)

Erabiltzailearen aurpegia Aizpea Otxandiano 2018ko ira. 8a, 00:00

Bulkada berrien garaia da. Konbentzimendu osoz diogu. Asko eman digun aro baten amaiera bizi dugu.

Euskal Gazteriaren bultzada ezinbestekoa izan den aroa izan da; frankismoaren garaietan herri hau altxatu zutenena, ekinbide propioz gazte antolakuntzan abiatu zirenena; gazte problematika erdigunean jarri eta bizi eredu berrietan sakondu zutenena; zein inposatutako mugez gaindi, antolatu, borrokatu eta bizitzea aukeratu zutenena. Eta, horrela izaten jarraituko du aurrerantzean ere.

Askatasunaren aldeko bulkada berri eta anitzak gara. Bakoitza beretik, eta denok batera. Horregatik, Jarrairen sorreraren 40. urteurrenaren harira martxan jarri dugun dinamikaren parte izan zaitezen nahi dugu. Gazte Borrokaren parte izan zinen, zaren edo izango zaren heinean, datorren irailaren 16an 11:30ean Leitzako plazan elkartuko gara. Bertan, dinamika honen nondik norakoak elkarbanatu, honi bultzada emateko argazki erraldoia atera eta belaunaldien arteko harremana sustatzeko herri-bazkaria egingo dugu. 09:30ean Garibaitik irtengo gara Leitzara bidean; eman autobuserako izena Iratin. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso besarkada iraultzaile bat!

Gora Euskal gazteria! Gora Euskal Herria askatuta!

----------

Beronika Garai, Ezequiel Fernandez 'Marmi', Premin Sanpedro, Amaia Arrieta, Mikel Gangoiti, Aizpea Otxandiano, Itxaso Ruiz de Larrinaga eta Asier Etxeberria

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak