Mundua, zabor pila

Aita santuak, Frantziskok, Bergoglio jaunak, ekologiaz, –jakintsu ospetsuenen aholkuak lagun dituela–, gutun garrantzitsua idatzi du. Hil ala biziko arazoa plazaratzen du.

Frantziskok dio gu bizi garen etxea, gure lurra, hondakin eta zaborrez estaltzen ari garela. Ozenki eta gartsu zera dio: neurriak hartzen ez badira, berandu ez bada, dabilkigun bizikera hau sostengaezina dela, katastrofe beldurgarrira garamatzala.

Batzuek neurri gabeko diru gosea ase ezinean, lapurreta lege nagusi dutelarik, eta politikariak agintekeria mantentzen eta gehitzen saiatzen direlarik, gure bizi lekua zeharo degradatzen ari da, eta hau guztia munduko behartsuen, zanpatuen  sufrikario bihurtuz, bereziki.

Frantziskoren entziklikak jokabide hauen guztien krimenak gordintasunez salatzen ditu. Egileak kriminalak direla esanaz, gainera.

Hor txertatuaz, hondakinen eta errauste-plantaren kontuan EH Bilduk egin duen bidea Europa osoak eredugarri hartu du.  Frantziskok ere bai, noski. Gure artean, zenbait herritar, alderdi, entzutetsu izandako alkate eta komunikabide gehienak tarteko: “Nahi dugunean eta errazen zaigun moduan bota hondakinak”. Txaloak jaso eta bide zuzena eta emankorra markatu dutenek, botoak galdu. Gerokoentzat lagatzen dugun herentzia da benetan tragikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak