Korrika eta demokrazia

Martxoan Korrikak bere 19. edizioa egin zuen, eta antolatzaileen poza nabaria zen. Korrika Euskal Herri osoan eta osorako antolatzen da.

Ongi legoke eredua gogoan izatea antzerako kasuetan praktikan jartzeko. 

Korrika, tinko aurrera! Helduen euskalduntzea berebiziko lana da, premiazkoa egoera gordina iraultzeko. Ez zaitez laguntza eskatzera beldurtu eta ez lotsatu, nahiz eta bidean zenbait lotsagabe aurkitu.

Lorea Arregik mezuan zioen: "Plazan eta euskaraz jartzen da frogan demokrazia. Demokrazia demokratizatzeko balio behar du euskarak". Esaldi hori egi bihurtzeko administrazioen esku-hartzea ezinbestekoa da. Publikotasuna eta euskara jakitea oinarrizko demokraziaren gakoak dira. Euskara salba nahi bada, diskriminazio positiboak erabatekoa izan behar du. Kargu edo lanpostu publikoan aritzeko euskara ezinbesteko baldintza izan behako litzateke. Esate baterako, ertzainek, udaltzainek edota TAOko langileek garraio publikoan, Osakidetzan, irakaskuntzan, bulegoetan…. euskara jakin eta erabili beharko lukete. 

Alor pribatuan ere, euskararen gabezia salatu eta joera positiboak txalotu behar dira. Politikoen jokabidea, salbuespenak salbuespen, lotsagarria da. Aurki hauteskundeak ditugu. Erne! Demokrazia eta euskara doazela uztarri batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak