Populismoen kaltea

Nire amari bihotzeko ebakuntza egin zioten 2013an Osakidetzan. Ez zioten, baina, ospitale publikoan egin ebakuntza hori, Donostiako Poliklinikan baizik. Bihotzeko medikurik onenek eta baliabiderik onenekin.

Donostia ospitalean, eta gainerako euskal ospitale publiko guztietan ere, medikurik onenak eta baliabide aurreratuak ditugu, baina amak lehenbailehen behar zuen ebakuntza eta Osakidetzak akordioak izan ditu beti bereak ez diren ospitaleekin gaixoak ahalik eta azkarren eta ondoen zaintzeko.

Nire amaren kasua ez da bakarra, noski, gure inguruan horrelako kasu asko daude eta inork ez du hau pribatizazio bezala ikusi. 2023an Osasun sailak 4.638,9 milioi euroko aurrekontua du eta 2013an 2.372,4 eurokoa izan zuen. 10 urtetan bikoiztu egin da aurrekontua eta inoiz baino baliabide, eraikin eta langile gehiago dauzkagu euskal osasungintza publikoan.

Osakidetza pribatizatzen ari direla dioten populistek kaltea egitea besterik ez dute helburu.

Nire amak bezala, ziur naiz gaixo guztiek jasoko dutela, ospitale batean edo bestean, zaintza egokia, eta hau da Osakidetzaren betebeharra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak