Gerra zikinaren itzala

Egun hauetan behin eta berriz etorri zaizkit gogora Barrionuevo ministro sozialista ohiaren hitz lotsagabeak.

Zuek, gazteok, ez duzue ezagutu ere egingo Barrionuevo, eta, beharbada, jakiteko ere interes gutxi izango duzue, baina jakizue orain dela 30 urte espainiar poliziek, gobernuaren aginduz, estatu terrorismoa erabili zutela jendea hiltzeko. ETAren kontrako gerra egiteko omen zen GAL, Espainiako Estatuaren legez kontrako beso militarra.

Tipo hau zen Barne ministroa, Barrionuevo, eta politikatik erretiratu eta urteetara oilar bat baino harroago azaldu da egunotan, terrorismo hori justifikatzen eta bere aginduez harro. Ulergaitza egiten zait hainbeste min egin duen elementu hau hainbeste urteren ondoren ezer gertatu ez balitz bezala azaltzea. Etikoki onartezina, politikoki ulertezina, biktimekiko oso-oso mingarria.

Jakizue, gazteok, zuen adineko neska-mutilek aita galdu zutela; zuen aita izan zitekeen, edozeinena. Benetan jakin nahi nukeena da zer dela-eta atera duen argitara pertsonaia nazkagarri hau El país egunkariak. Ez da kasualitatea, eta oso kezkagarria iruditzen zait agerraldi honen atzean interes bat dagoela jakitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak