Esperantzaren argia

Zenbaitetan dena ilun ikusten dugu. Film batean bezala, hurrenez hurren, gerta dakizkigukeen gaitzen fotogramen erara. "Hau ere niri gertatu behar! Hura ere nire kalterako!". Irtenbidea aurkitzen ze zaila izaten den... Baina badira, noizbehinka, iluntasun horretan irekitzen diren ateak; kolore ezberdinetako ateak, urdinak, horiak, berdeak, gorriak... Kolore bakoitzak sentsazio desberdinak sortzen dizkigu eta kolore horren arabera irekitzen dugu ate bat edo bestea, irrazionala da; barruak esaten digu zer eragiten digun kolore horrek. Gehienek sentsazio desberdinak bizitzea beharrezkoa dute, ate desberdinak zabaltzea. Hori da norberaren bizitzaren ibilbidea.

Badago, ordea, aterik irekitzen ez duenik ere, beldurrez. Pentsamendu negatiboak gailentzen diren horretan argi izpi bat ate azpitik sartzen bada, horri heldu behar diogu iluntasuna argi bihurtu dadin eta kamerari begiratu eta planorik onena hartzeko argia bilatzen duen aktoresak bezala, argia behar dugu koloreak kolore izateko.

Besterik ez bada, heldu iezaiozu ate azpiko argiari, esperantzaren argiari. Argiz betetako urte berria izan dezazuela. Izan zoriontsu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak