Olentzerori gutuna

"Gure Olentzero:

Momentu gozoak baino gaziak gehiago pasa ditugu COVID-19 izeneko etsai bat gure artera etorri delako, eta gozokiak, laztanak, besarkadak eta muxuak behar ditugu une politak bueltan etor daitezen. Ez ditut opari garesti eta handiak nahi, Olentzero, zure laguntza behar dut gure bizitzan momentu txikiez gozatzeko, gure familia eta lagunekin elkartzeko eta tristurak gainditzeko. Jende asko eraman du etsaiak, etxeko maite batzuk ere bai, baina aurrera egiteko, indarra eta ilusioa berreskuratzeko zure magia behar dut. Pozten nauen kontu bat esan behar dizut, Olentzero: bizilagun, lankide, lagun eta familiartekoen artean laguntza, solidaritatea eta auzolana asko ugaritu dira, nahiz eta beti dagoen etsaiari laguntzen egoten den arduragaberen bat. 2021ean etsaia gainditzen ere lagundu behar diguzu eta astoaren saskiak eta gurdia txertoz bete eta gurera ekartzea eskertuko dizugu. Ez ahaztu gure mediku eta erizain guztiei oparirik onenak ekartzen eta lagundu gaitzazu 2021eko bidea osasuntsu eta indartsu egiten. Zure magiak ekarri ditzala berriz ere irribarre eta muxuak".

Eguberri eta urte berri on guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak