Vox, neofrankismoa

Euskaraldiaren balantzea egiteko egunaren zain geundela, ezusteko indarraz sartu da ekaitza, ekaitz beltza, gure irrati eta telebistetan, kriskitinaren eta olibaolioaren lurraldetik.

Andaluzia, langile xehe askoren lurraldea, oraindik ere latifundista eta lur-jabe handien lurra ere badela argi utzi nahi izan dute Vox bozkatu duten askok. Ultraeskuindarrak, muturreko eskuindarrak, eskuina, demokraziaren barne dagoen alderdi politiko itxura emateko izen-abizen hauek entzun ditugu igande gauetik eta Andaluzia gobernatzeko alderdi eskuindarren elkartzea aldarrikatu dute zenbait kazetari eta arduradun politikok.

12 parlamentarirekin Andaluzia zuri-berdean sartu den ekaitz beltzari eman diezaiogun benetako izena: neofrankismoa. Urtetan atzean izan dugun itzala lotsagabetuta irten da bere gordelekutik eta bere helburu nagusienetakoa autonomiak bertan behera utzi eta alderdi abertzaleon urraketa da. Gogoeta sakona egin beharko dute sozialistek Espainia mailan, baita Podemosek ere, populismoaren hazitik sortu baita Vox ere. Euskal Herrian izango duen eragina ere ez da makala izango, Madrilen ordezkaritza handia lortzen badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak