Inon baldintzarik gabeko maitasunik bada, amaren bihotzean da. Horrela sentitu arazi nauzu bizitza osoan, ama, baldintzarik gabe maitatua.

Inoiz maitasun gutunen lehiaketan parte hartuko banu maitasun istoriorik handienaren protagonista zu izango zinateke. Hutsune handia utzi didazu, ama, otsailaren amaieran joan zarenean, baina egunero zure ahotsa entzuteari utzi badiot ere, zure baldintzarik gabeko maitasunak nire barruan dirau betirako.

Ez da topikoa zu bakarra zinela esatea, bakarra irribarrean, bakarra jendearekiko harremanetan, espresioetan, begietako distiran eta, batez ere, ingurukoak maitatzen bakarra. Aita izarretatik keinuka ari zitzaizun eta martxoko uzta bazinen ere uzta jaso baino lehen joan zara bere besoetara

Indarra izatea eta duintasuna edukitzea zer den ere bukaeraraino erakutsi diguzu. Emakume maitagarria eta indartsua aldi berean, barrutik bakarrik sortzen den indar horietakoa zenuen ezaugarri. Ez gara iritsiko inoiz zure mailara horretan, baina hitz ematen dizut ez dudala etsiko. Hainbeste maite zenituen loreak ikusten ditudan bakoitzean zure irribarrea iritsiko zait. Maite zaitut amatxo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak