Urte berri, zaharrak berri

Urtezaharreko gai nagusia Kataluniako auzia izan da gure artean.

Nire Whatsappen 2017an jaso dudan azken irudia Bartzelonako lagun batek bidali zidan, Caganer pertsonaia 155. artikuluaren izenpeko komuneko paperaz ipurdia garbitzen. Urtea umore punttu batekin bukatzera nindoala uste nuenean, abenduaren 31ko notiziarik beltzenaren berri jaso nuen, Diana Quer 2016an desagertutako gaztearen gorpuaren aurkikuntza. Bere ustezko hiltzaile mespretxagarriaren argazkia komunikabide guztietan zabaltzen hasi zen. Gripearen ondoezak baino gorputz txarragoa utzi zidan informazio andana horrek. Ustezko hiltzailea lehen ere genero indarkeriaren itzalpean ibilitakoa, Galiziako droga saltzaile eta gaizkilea, Behobia-Donostia lasterketan korrika ibilitakoa omen da behin baino gehiagotan! Hotzikara ematen dit normaltasun osoz horrelako hiltzaile bat gure artean nola egon daitekeen jakiteak.

Urte berriari hasiera emateko, berriz, Barakaldon adin txikikoek neska bat bortxatu dutela. Ikur morea jantziko dugu aurten ere, baina etxe bakoitzean lan handia dugu egiteko emakumeen aurkako bortxakeria baztertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak