Donostia 2016 nora ezean

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiektua jota utzi du Itziar Nogerasen dimisioak.

Aukera aproposa  gure sormena, edukiak eta proposamenak zabaltzeko, baina erakundeetan proiektu batzuk  badira alderdi guztien adostasuna behar dutenak, legealdi bat baino gehiago iraun behar dutenean.

Proiektuaren norabidea aldatu beharra dago eta gauzak beste modu batera egin behar dira. Donostiako alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, batez ere, gehiengo politikoa baitute, ez dute kudeaketa onik egin eta ez dute lidergorik erakutsi. Gipuzkoan izan dugun proiekturik handienetakoan lidergo falta eta proiektuaren nora eza ez dira bidelagun onak izan.

Gure udaletan ere gertatzen ari dira horrelakoak azken 3 urte hauetan, eta luzerako proiektuetan adostasun politikorik ez bada, jai daukagu. Inposaketak, lidergo faltak, alderdi interesak, kudeaketa txarrak ez dira onargarriak. Inbidia pixka bat ematen didate bilbotarrek. Azken hamarkadan Bilbok izan duen arrakasta lidergo garbiari esker, guztion arteko adostasunari esker eta kudeaketa onari esker lortu da. Bilbo Europako kulturaren hiriburu izendatu izan balute, ziur naiz ez zela Donostian gertatzen ari dena gertatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak