"Euskadi is different!"

Aste honetan pisu handiko notizia ugari izan dugu.

Batetik, euskal politikaren desblokeoa ikusi dugu ekonomia eta fiskalitate mailan. EAJk eta PSEk adostu duten akordioak legealdi hasieran Eusko Jaurlaritzak eta bereziki Urkullu lehendakariak jasandako blokeoa apurtu du. Akordioen bidea beharrezkoa da bizi dugun krisi ikaragarri honetatik irteteko, eta hori da herritargoak behin eta berriz politikariei eskatzen diena. Konfrontazioa, arerio politikoa suntsitu nahia… ez dira zilegi egoera gogorrei aurre egiteko.

Orain gutxi gogoratu dugu 1983ko uholdeak zirela eta herritarrek eta euskal erakunde guztiek, denok elkarrekin egindako lanari esker egin zuela aurrera herri honek. Zoritxarrez, azken urteotan izpiritu horren usainik ere ez dugu ikusten zenbait jarrera politikotan.

Asteazkenean Katalunian ikusitako giza kate eta kontzentrazioek zirrara sortu digute abertzale guztioi. Oraintxe bertan sinatuko genuke askok eta askok independentzia Euskal Herriarentzat, baina… etxeko lan gehiegi dauzkagu gurean.

Eusko Legebiltzarrean ez gara gai Bakegintzaren oinarriak denon artean adosteko. Bizikidetza oinarri sendorik gabe nola gauzatu behar dugu herri proiektua?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak