"Imanol Bolinagaren ekarpena"

Aste batzuk badira Imanolek utzi gintuela.

Bergarara etorri nintzenetik esperientzia eta laguntasuna etengabe eskaini dizkit. Maitagarria zen oso, erabat gertukoa. Politikari bezala ezaguna izan bazen ere, ez naiz aspektu honetaz arituko oraingoan. Imanol pertsona zen. Letra guztiekin esan nahi dut, pertsona. Jendea lagundu bazezakeen ez zuen bi aldiz pentsatuko. Bere baliabide pertsonalak, bere insistentzia, sentsibilitatea, tinkotasuna erabiliko zituen edonor laguntzeko.

Horietako kasu bat argitaratu nahi nuke gaurkoan. Berdin zitzaion arerio politikoa bazen ere, pertsona lehenesten zuen. Jose Luis Elkoro kartzelan zegoela, bera kaleratzeko ekimenak sortu ziren. Bergarako beste alkate ohiak ere aritu ziren horretan lanean, Madrilera joan-etorriak... baina gaiarekin tinko, espetxe arduradunekin, ministro eta zuzendariekin lana gogotik egin zuena Imanol bera izan zen. Justizia egitea da esatea bere tinkotasun eta harremanetarako gaitasuna oso garrantzitsuak izan zirela Elkoro etxeratzeko. Hau guztiontzat adibide da. Politikoki diferentzia handiak izanda ere, horien gainetik gizabanakoa lehenestea. Bihotzetik, eskerrik asko, Imanol.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak