"Nirekin edo nire etsai"

Gipuzkoako Batzar Nagusietako historia guztian, lehenengo aldiz...

... diputatu bati zentsura mozioa aurkeztu zaio. Arrazoia, Gipuzkoako hondakinen kudeaketari irtenbiderik ez emateaz gain, gipuzkoar guztiontzat sekulako arazoa sortu duela. Bilduk egun hauetan darabilen argumentu bakarra EAJ-PSE-PPk bere aurkako frontea sortu dutela Legegintzaldiaren hasieratik.

Atzean behin betiko utzi beharreko garai politikoetan bezala, alderdi hauetako bozeramaileen irudiak erabiliz, kartelak ipini dituzte Gipuzkoa osoan. Diana besterik ez zaie falta aurpegi hauei garai ilun haiek gogora ekartzeko. Bilduk fiskalitateari buruzko proposamenak PSErekin aurrera atera ditu, PPren babesarekin Gipuzkoako errepide guztietan peaje eta zerga berriak ipini nahi ditu.

Non dago, beraz, hiru alderdien frontea? Fronte hori egia balitz, Martin Garitano ez zen sekula diputatu nagusia izango eta Donostiako alkatetza ere ez zen Bilduren eskuetan egongo. Gogora dezagun EAJk ahalbideratu zuela hori guztia. Honen aurrean, Bilduk hartu duen erabakia hauxe izan da: nirekin edo nire etsai.

Mesede egiten al dio honek garai politiko berriari?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak