"Zaborren menpe?"

Hau zalaparta dabilena Debagoienean!

Harategian, arrandegian, ile-apaindegian, tabernan, medikuenean… ez dabil beste gairik: atez ateko zabor bilketa.  

Jendea, adin guztietakoa eta kolore politiko guztietakoa, sua dariola dabil eredu honen aurka. Hori zikinkeria bat da! Ez dut nahi zaborra izotzgailuan sartu! Etxe-soto barruan ipiniko dituztela zintzilikarioak? Nire zaborpoltsa publikoa izango dela? Eta herritarron intimitatea, zer? Gu aspaldian saiatzen gara zaborrak sailkatzen kontenedoretan! Zergatik ez ipini 5.ena materia organikoa jasotzeko? Nire iritziak ez al du ezertarako balio? Gainera zabor erreziboa garestituko dela? Hau da esperpentoa! Valle Inclanen antzerkietako elkarrizketa dirudi… Oraindik kosta egiten zait ulertzea zergatik dabilen Bildu hain burugogor atez-ateko eredu hau Gipuzkoako 34 herritan ezarri nahian. Artículo treinta y trés, herritarrari kasu izpirik ere ez! Lastima da egunerokotasunean beharrezkoa dugun zerbitzu bat bandera politiko bezala erabiltzea. Agian, Hordagoa botatzen denean zaila izaten da atzera egitea. Bohemiako argiak, etor zaitezte argi piska bat egitera…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak