'Pájaros' pelikula: bidaia gorabeheratsua

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2024ko api. 12a, 10:29

Pájaros filma road movie generoaren barnean koka daiteke. Istorioaren bi pertsonaia nagusiek bidaia luze bat egiten dute. Valentzian hasiko dira eta Kataluniatik, Turindik, Esloveniatik eta Hungariatik pasatu ostean Bukarestera helduko dira. Bi pertsonaiak guztiz desberdinak dira: autoaren gidaria gizon berritsua, zabala eta trikimailuetan trebea; eta
autoren jabea, hitz gutxikoa, barnekoia eta misteriotsua.

Bidaia luzatzen doan neurrian, bidaiaren benetako helburua argitzen joango da. Bidaian gorabehera desberdinak bizi izango dituzte eta bidean topatuko dituzten pertsonaien bitartez ezagutzen eta gerturatzen joango dira bi protagonistak.

Duraren lanak bidaietako filmen ezaugarriak ditu. Bidaia fisikoak autoan egiten dituzten orduak eta kilometroak– pertsonaien bidaia barnekoia eragiten du. Pájaros nahiko ezaguna egiten zaigu. Egia da
intriga eta ikuslearen arreta mantentzeko datu batzuk istorioaren zehar ezagutzen joango garela, baina ikusten dugunak ez digu ezer berririk kontatzen edo sakontasun berezirik sortzen.

Filma arazorik gabe ikusten da. Javier Gutierrez eta Luis Zahera aktoreek ederki islatzen dute pertsonaien izaera, eta ondo moldatzen dira komedia eta alde sentimentalarekin jokatzerakoan. Baina nahiz eta Pájaros ondo ikusten den filma izan, ez du arrasto berezirik uzten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak