Baserrixak berbetan

Euskal Herrixan etxea hitz elkartuetan euskarrixa esan nahi dau, burtetxia eta areetxia kasuetan bezala. Eta harrigarrixa bada be, eremu euskaldunetan, behintzat, etxiak izen propixua dauka, pertsonak bezelaxe.

Askotan, zenbait pertsona ez dira ezagunak bere jaiotze-izenez, euren baserri-izenez baiño. 

Oiñetxiak edo baserrixak esangura berezixa daukela ez dau iñork dudatan jarriko, eta, tamaiña batian, gure nortasuna irudikatzen dogunian esan geinke bertan bizi izan zirenen eta bizi garenon euskarrixa dala eta bera zutik irautiak iraunaraziko gaittuela. Etxiak, abizen eta leiñuen bidez, gure arbasuen eta gure arteko bitartekaritza lana osatuz.

Baiña baserrixa ezin dogu bere inguru barik irudikatu, etxe-hurrenguaren edo auzuaren premiñei, auzolanakin erantzutiak, etxian bertan egittekuak baiño lehentasun haundixagua hartzen dabe. 

Portaera hau baserrittarren nortasunaren oiñarrietako bat da, gaur egungo gizarte portaeretan gertatzen ez dan moduan. 

Zer hausnartua badogu eredu honen inguruan.

Baserri-etxien atzian gordetzen dan gure nortasunaren inguruko balore gehixago ezagutzeko, laster eskura izango dogu Bergara abizenak leiñuak eta oinetxeak liburua. 

Etxien izenek bertan bizi zirenei emandako abizena mantendu dabe gizaldiz gizaldi, Lamarain edo Iturriotz baserrixak ditugu horren adibide. 

Liburuak biltzen dittu gure arbasoak egin zittuzten tratuak baserrixak edo oinetxeak handitzeko, lursaillak erosteko, armarrixak ipintzeko… zer ez. 

Orain arte illunpean gordeta egon dira datu hauek, baiña oin, Patxi Larrañagak baserri-etxeak berbetan jarri ditu eta eginddako kontraste lan ikaragarrixari eta sistematikuari  esker, uztaillian aukera izango dogu gure nortasunaren irudimenian horren esanguratsua dan etxiak laga doskun markia hobeto interpretatzeko eta oiñetxien bidez Bergara hobeto ezagutzeko. 

Eskerrik asko, Patxi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak