Elgetako kontsulta: boikoterako deia

Erabiltzailearen aurpegia Ander Lizarralde Lizarralde 2014ko eka. 9a, 12:00

Oxel Erostabek, Elgetako alkateak, gainerako alderdi politikoekin batera, txip-dun edukiontziekiko adostasunaz edo desadostasunaz herri galdeketa bat egiteko asmoa dauka laster.

Horrela herritarrei entzuten dien (ez beste batzuek bezala) agintari demokratikoaren domina bereganatu nahi duela dirudi.

Baina, hala ere, ezin dugu ahaztu mozorro horrek ezkutatzen duen egia gordina: Oxel Erostarbek eta Elgetako Udalak bizkarra eman diotela orain arte dakigunaren arabera emaitzarik eraginkorrenak ahalbidetzen dituen hondakinak biltzeko atez ateko sistemari.

Hori horrela izanik, nik uste dut: 1) alde batetik, herri galdeketa horren aurrean boikoterako deia egin behar dela; eta 2) beste aldetik, atez atekoa ezartzea exijitu behar dela lehenbailehen, Gipuzkoa errauskailuaren beharrik gabeko lurraldea izan dadin etorkizunean.

----------

Ander Lizarralde

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak