Merkatua babesteko neurriak

Txinari merkatuaren ekonomia estatusa ematea ari da aztertzen Europako Batzordea,  behin dumping-aren aurkako egungo neurriak bukatuta, 2016aren amaieran.

Egun, Europar Batasunak ez du ikusten Txina merkatuko ekonomia bat moduan, horrelako merkatu batek bete behar dituen oinarrizko bost baldintzak betetzen ez dituelako. Bost arau tekniko horiek neurtzen dute, besteak beste, herri batek bere esportazioen prezioak distortsionatzen dituen edo ez.

Europako merkatuaren babes neurriak ezinbestekoak dira. Lana eta aberastasuna sortzeko esparru seguru bat bermatzen dute sektore askotan, adibidez, metalgintza, papera, automoziorako osagaiak, oihalgintza, energia berriztagarriak, bizikletak, altzariak edo kristala. 

Merkatu ekonomiaren estatusak esan gura du Txina bezalako herrialde esportatzaile batek ez edukitzea dumping-aren aurkako neurriak. Txinak jarraitzen du bere ekonomia distortsionatzen eta baldintzatzen, beraz, inolaz ere ezin da onartu merkatu ekonomia bezala.

Txina merkatu ekonomia bat hartzeko presazko uste batek ekarriko du europar merkatuaren defentsa sistema erabilgaitza izatea, Europako sektore osoak suntsituko dituen inportazioko prezioen jaitsiera fikzioa erakarriz, euskal siderurgiari gertatu zaion bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak