Udalaitz, herriko "presidentea"

Milaka urtetan zehar, gizakiaren harrokeriari tinko eutsi dio Udalaitzek. Urtero familiak, lagun kuadrillak eta kirolari sutsuak jasotzen ditu, baina ezagutzen al ditugu bere maldetan ezkutatzen diren sekretuak?

Hainbat kobazulo, bidezidor, pareta bertikal eta behin itsaso azpian bizi izan zirenen aztarnak gordetzen ditu. Bere bi gurutzeen artean Sanct Asentio Ermita-ren arrastoak daude. Haren zelai eta haitzen artean ibiltzen garenontzat, aztarna hauek hamaika istorio imajinatzera eraman gaituzte.

Ermita honen inguruko lehen albistea 1528ko dokumentu batek jasotzen du. Ziur nago, horma horiek hitz eginez gero, egun bizi izan ditugun parrandetatik oso ezberdinak ez diren makina bat kontakizun ezagutu ahal izango genituzkeela. Ofizialki, 1769. urtean, Gipuzkoako Batzar Nagusiak ermitaren itxiera ebatzi zuen, nahiz eta gerora ere arrasatearrok bertaratzen jarraitu izan dugun.

Arrasateko zaindaria da Udalaitz, eta behin nire aitonak esan bezala, herriko "presidentea" ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak