Faborito izan, eta neurria eman

Mads Pedersen zen faborito nagusia etapa hasi aurretik, eta pronostikoak bete ditu Montillan, etapa hanka batekin irabazteko.

Denek zekiten gaur zaindu beharreko gurpila Mads Pedersen-ena zela. Danimarkarra erregulartasuneko sailkapen burua da, eta garaipenetik gertu ibili da etapa pare batean. Gaurkoa ezin aproposagoa zen berarentzat, Montillako bukaera pikoan, baina faborito argia izan eta horiek betetzea ez da batere erraza. Aldagai asko daude, espero ez diren egoerak, baina Trek taldeak bete-betean asmatu du. Ihesaldi txikia baimendu du, bospasei laguneko taldea arriskutsua zelako olibondoetako muinoetan jazarpen lana egiteko. Azken bost kilometroetan, errepidea gorantz jartzen zenean, estutu egin dute, esprinterrak bete zitezen, eta azken kilometroa pasata, ezin hobe kokatu dute Pedersen. Etapa garaileak errematea eman besterik ez du egin behar izan, Coquard eta Ackerman aise menderatzeko.

Beste egun batez covid-ak bere polemika dosia eragin du. UAE taldeko Juan Ayusok positibo eman duela iragarri du, baina lasterketan jarraitzea erabaki du, karga birala txikia zelako. Hori neurtzeko tresna bat dute UAE taldean, eta kutsatzeko arriskua txikia zenez, UCI elkargoaren baimena jaso dute, Ayusok etapa korritu ahal izateko. Zergatik Ayusok bai, eta positibo eman duten besteek ez? Ba karga birala erakusten duen tresna horri esker. Tresna garestia, eta talde gehienek ez dutena. Soka luzea ekarriko du Ayusoren jarraipenak.

Bihar 14. etapa korrituko da, Montoro-Sierra de la Pandera, 160 kilometro. Hirugarren, bigarren eta lehen mailako mendate bana azken 50 kilometroetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak