Xomorroena, txapelduna

Italiako giroa, xomorroena txapelduna.

Jai Hindleyk irabaziko du Giroa bihar, Marmoladan Carapaz eta Landa lehertu ostean; Covi-k irabazi du etapa nagusia.

Dena eta ezer ez. Marmoladak erabaki du Giroa, baina ez pentsa sekulako triskantza egin duenik. Fedaiako maldatzarrek, baina, ahaltsuena ere txikitzen dute, eta Malga Ciapellatik gora doan zuzengunean hautsi egin dira ziklista guztiak. Denak Hindley izan ezik. Giroko garailea izango da australiarra, azken hiru kilometroetan jotako erasoak Carapaz txikitu ostean.

Ekuadorkoa 20 segundora mantendu da luze, baina azken bi mila metroetan pott egin du, eta bere bigarren Giroari agur esan. Minuti eta erdi galdu du helmugan INEOS taldekoak, eta podiumeko bigarren koska ere kolokan dauka. Mikel Landa ere estu eta larri ibili da Hindleyk jo duenean, Carapazen gurpila galduta, baina atzetik aurrera egin eta minutu erdia sartu dio Carapaz-i. Biharko erlojupekoan 36 segundo jan beharko dizkio Murgiakoak Carapaz-i, bigarren postua eskuratzeko.

Beste borroka, ihesaldikoa. Eta hor Alessandro Covi izan da indartsuena, UAE taldearen lana hobetuz. Etapa, Giroa bezalaxe, etsigarri samarra izan da, oilarrak, eta batez ere Landa ez direlako mugitu urrutitik. Gero ikusi da ez zihoala sobera handiarekin, baina Carapazi gertatu zaiona gogoan, akaso damu dira lasterketa lehenago hautsi ez dutelako. Bihar azken saioa, 17 kilometroko erlojupekoa Veronan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak