Indarrak pare, borroka biharko

Koen Bouwman, gaurko etapako irabazlea.

Koen Bouwmanek bere bigarren etapa irabazi du, ihesaldia errematatuta. Oilarrak zirikatu dira elkarri, baina sobera arriskatu gabe.

Kolovrat gora, Kolovrat behera, batzuk besteei begira eta txirrindularitza pobrea nagusi. Oilarrak mugitu mugitu direlako, baina aurkariak tanteatzen. Carapazek jo du, azken mendatean, Landak ere bai, eta Hindley ere animatu da, baina ezer ez. Jarraipenik izan ez duten erasoak izan dira, alperrak, eta erabaki behar dena bihar erabakiko da, Marmolada handian. Zerbait erabaki edo aldatzen bada.

Etapak aurreko gehienen bilakaera bera izan du: ihesaldia, tropelaren baimena eta segi. Vendrame, Bouwman, Mauro Schmidt, Tonelli eta Attilla Valter izan dira indartsuenak, eta bukaera sigisagatsuan Bouwman izan da azkarrena.

Bihar tappone dolomitikoa. Mendiko azkena. Bidean San Pellegrino, Pordoi Cima Coppi eta Marmolada ikaragarria. Podiumeko izenak erabakita daude, baina ordena ez. Izango al da Mikel Landa maglia arrosa janzteko gai? Vediamo domani!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak