Etorkizuneko Arrasate

2015. urtean Arrasaten etorkizuneko kultur eraikinak martxan jarri zirenetik zortzi urte pasa dira dagoeneko, eta gaur egun errealitate bilakatu dira bai Kulturola eta baita Juan Arzamendi Musika Etxea ere.

Horrekin, etorkizuneko Arrasate irudikatzen hasi ginen, eta behin eraikin kulturalak amaituta, ordua da etorkizuneko kirol azpiegituren mapa burutzeko.

Azkeneko urteetako lanaren eta prozesu parte-hartzaileen ostean, gertu dago kirol azpiegituren maparen proiektua, Iturripe gune berritu batekin, Musakolako eraikina eraitsi eta Arrasateren beharretara egokitutako eraikin berri batekin eta eskoletako kirolgune egokituekin. Horiek dira, hain zuzen ere, etorkizuneko Arrasatek merezi dituen kirol instalazioak, deszentralizatutako guneak, herritik hasitako eta herriarentzat eginiko proiektuak.

Azkenik, lerro hauek baliatu nahiko nituzke prozesu parte-hartzailean egon diren kideak eskertzeko, beraien denbora eskaintzeagatik eta urte eta erdi iraun duen prozesu honetan egindako lan eta ekarpenagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak